Atzoko osoko Bilkurak Joxemiel Barandiaran udal kiroldegiko sorospen, kirol monitoretza eta harrera, informazioa eta kontrol zerbiztuak eskaintzeko, Goierriko Kirol Teknikoekin dagoen kontratuaren esleipena, beste urte betez luzatzea onartu zuen.

 

Kontratua 2013. urtean esleitu zen, bi urtetarako eta gehienez ere, urtez urteko bi esleipen posible izanik. Atzokoa bigarren luzapena da.

 

Zerbitzu hauen aurrekontua 280.000.- € ingurukoa da.