• Aldaketa nagusienak, kontratu publiko bidez kudeatzen diren zerbitzuetan emango dira: lorazaintza zerbitzua eten da, eta udal eraikinen garbiketan ere aldaketak emango dira. Aldiz, kale garbiketa eta desinfekzio lanak, ezinbesteko eta derrigorrezko zerbitzu diren heinean, indartu egin dira.
  • Udal harrera langileak, udaltzainek eta gizarte langileek presentzialki lanean jarraituko dute, nahiz eta arreta telematikoa eskainiko duten; gainerakoek etxetik egingo dute lan.
  • Orain arte bezala, alarma egoera honetan, Udalak adineko pertsona edo beharrak bereziak dituzten kolektibo ahulenei laguntza ematen jarraitzea bermatuko du.

Martxoaren 29an onartu zen 10/2020 Lege Dekretuak, lan eta zerbitzuen antolamenduaren aldaketa eta egokitzapena bultzatu du, baita Lazkaoko Udalean ere. Honela, aldaketa nagusienak, kontratu publiko bidez kudeatzen diren zerbitzuetan emango dira: lorazaintza zerbitzua eten da, eta udal eraikinen garbiketan ere aldaketak emango dira, beti ere, erabilera duten eraikinen garbiketa bermatuz.

Aldiz, kale garbiketa eta desinfekzio lanak, ezinbesteko eta derrigorrezko zerbitzu diren heinean, indartu egin ziren pasa den astean koronabirusaren zabalpena mugatzeko, eta bere horretan jarraituko dute.

Udal langileei dagokionean, Alarma Egoera ezarri zenetik bezala, gehiengoek tele-lanean jardungo dute, ahalik eta zerbitzurik zabalena eskaini ahal izateko. Bestalde, udaltzaingoa, Gizarte langileak eta harrerako arreta eskaintzen duten pertsonak izango dira honen salbuespen. Udalean presentzialki jardungo dute arreta zuzena eskaintzeko herritarrei, segurtasun neurri oro betez. Hala ere, eskatzen da, harrera telematikoa erabiltzeko honako kanalen bitartez: telefonoz, 943 08 80 80an, eta emailez, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. -en bitartez.

Prebentzio gomendioak, adinekoei eta bazterkeria egoeran daudenei laguntza, eta inplikazio pertsonala

Orain arte bezala, alarma egoera honetan, Udalak adineko pertsona edo beharrak bereziak dituzten kolektibo ahulenei laguntza ematen jarraitzea bermatuko du.

Udalak herritarrei prebentzio gomendio nagusiak jarraitzeko deia egin eta norbanakoaren kontzientziazioa, erantzukizuna eta inplikazioa eskatu die birusa ez zabaltzeko.
Honakoak dira gomendioak:

1. Sarri garbitu eskuak urarekin eta xaboiarekin: mukiak kendu edo doministiku edo eztul egin ondoren; komunera joan ondoren; elikagaiak jan edo manipulatu aurretik; animaliekin kontaktua izan ondoren; gaixo dagoen norbait artatu aurretik eta ondoren; edota esku zikinak dituzun guztietan.
2. Eztul edo doministiku egitean ahoa estali besaurrearekin edo mukizapi batekin.
3. Erabili eta botatzeko mukizapiak erabili, eta, ondoren, zakarrontzira bota.
4. Arnas-sintomaren bat izanez gero eta arrisku-eremu batera bidaiatu baduzu, etxean geratu eta deitu 900 20 30 50.

 

14887368Master