Pasa den martxoaren 12an Alarma Egoera ezarri zen koronabirusak eraginda, eta ondorioz udal eraikin eta zerbitzuak bertan behera utzi dira. Hori horrela, Joxemiel Barandiaran udal kiroldegiak Alarma Egoera bitarteko kuotak itzuliko ditu:

• Urtarrilaren 1etik - martxoaren 31ra bitarteko 3. HILABETEKO BAZKIDETZA dutenei, martxoaren 15etik 31ra bitarteko kuota itzulera.
• Bestalde, 6. HILABETERAKO EDO URTE BATERAKO BAZKIDETZA dutenei, alarma egoera bukatzean eta zerbitzua berriro astean, eman ez den zerbitzuari dagokion kuota zatia itzuliko da.

Edozein zalantza argitzeko Joxemiel Barandiaran kiroldegiarekin jarri harremanetan 943 08 80 80 telefono zenbakian edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean.

Joxemiel Barandiaran kiroldegia