• Astelehenetik larunbatera, egunean bi orduz, instagram-en konektatu eta gaztetxoekin hainbat ekintza eta tailer gauzatzen dihardute. Arratsaldeko 18:00etan da egunero hitzordua.
  • Udalak herriko 12-17 urte arteko gazteak Gaztelekuarekin bat egitera gonbidatu ditu. Gaztelekua instagramen: @lazkaoko_gaztelekua.

Koronabirusaren ondorioz ezarritako Alarma egoeragatik, gaztetxoen eta hezitzaileen osasuna babeste aldera, Gaztelekua itxi zen egoerak iraun bitartean. Orain ordea, bere ateak zabaldu ditu berriz, birtualki bada ere. Instagram kanalean zabaldu du leihoa.

Egun hauetan Gaztelekuko hezitzaileak Instagram-a baliatuz daude herriko gaztetxoekin harremanetan. Astelehenetik larunbatera, egunean bi orduz, instagram-en konektatu eta gaztetxoekin hainbat ekintza eta tailer gauzatzen dihardute, elkarlanean aisialdiko eskaintza hezitzaile bat praktikara eramanez. Arratsaldeko 18:00etan da egunero hitzordua.

Aste honetan honako gaiak jorratzen ari dira: gastronomia, pultsera tailerra, kirola, gizarte alorreko gaiak, erlaxazio ariketak… Datorren asteko egitaraua gaztetxoekin erabaki eta igandean emango dute ezagutara.

Udalak herriko 12-17 urte arteko gazteak Gaztelekuarekin bat egitera gonbidatu ditu. “Gaztetxoentzako aukera bat da, ekintzak elkarbanatzeko, beraiek landu edo eztabaidatu nahi dituztenak azaltzeko… baita Garai berezi honetan ere” azaldu dute Udaleko gazte-hezitzaileek.

Gaztelekua instagramen: @lazkaoko_gaztelekua.

IMG 20191016 111721 684 resized 20191016 111827998