• Udalean ere eskuratu ahal izango dira ‘Emakumeok harro’ lelodun kamisetak. 75 ale sortu dira eta agortu bitartean egongo dira eskuragarri.
  • ‘Kirolera’ ekimena iaz jarri zen abian Lilatoirako prestatzeko aitzakian eta aurten zabaldu eta korrika egiteko hitzordu bilakatu da. pasa den irailean eman zion hasiera ikasturte berriari. Helburu du herritarrak kirolera eta korrikara gerturatu eta animatzea, bakoitzaren erritmoa eta ahalmena errespetatuz eta elkar lagunduz.

Lazkaoko Udalak 31. Lilatoiari begira, herritar emakumeentzako kamisetak sortu ditu, lazkaotarren ordezkaritza nabarmendu eta talde izaera emate aldera. ‘Emakumeok harro’ leloa irakurri daiteke eta kolore morekoak dira. Guztira 75 ale sortu dira.

Datorren martxoaren 1ean ospatuko den Lilatoirako kamisetak banatzeari otsailaren 25ean ekingo zaio, asteartero burutzen den ‘Kirolera’ ekimena baliatuz. 18:00etan da hitzordua. Udalean ere eskuratu ahal izango dira, agortu bitartean.

Lilatoia, emakumeentzat bakarrik den 5 kilometrotako korrika lasterketa da. Proba honen helburua da emakumeak kirolera eta kirol praktikara gerturatzea eta animatzea, eta emakumeon presentzia sustatzea. Modu honetan emakumeak kirol praktikan hasteko erreferente bihurtu da Lilatoia.

‘Kirolera’ asteartero, Lilatoirako bide

‘Kirolera’ ekimenak pasa den irailean eman zion hasiera ikasturte berriari. Helburu du herritarrak kirolera eta korrikara gerturatu eta animatzea, bakoitzaren erritmoa eta ahalmena errespetatuz eta elkar lagunduz. Asteartero egiten dute irteera parte-hartzaileek arratsaldeko 19:00etan hasita.

Ekimena iaz jarri zen abian Lilatoiaren aitzakian, eta ikasturte berrian publiko ororentzat zabaldu da. Hala ere, bere hastapen izan zen Lilatoia prestatzeko ere balioko du aurten ere. Martxoaren 1ean izango da Donostian, eta denbora tarte horretan Lilatoia ‘Kirolera’ ekimenaren bitartez prestatzera animatu nahi ditu herriko emakumeak Lazkaoko Udalak.

Asteartero arratsaldeko 19:00tatik 20:00tara izango da aukera Kiroldegian hasita. Ez da izena eman beharrik; hitzordura bertaratzearekin nahikoa da. Orientzatzaile baten laguntza izango dute parte-hartzaileek.

Emakumeokharro