Albisteak

  • 12 eta 17 urte arteko gaztetxoei dago zuzendua eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara dago irekita asteburu eta jai egunetan.

Lazkaoko Gaztelekuak ekitaldi andana antolatu du datozen asteetarako. Honakoa izango da programazioa:

Otsailak 15, larunbata: Lazkaoko iñauteriak
Otsailak 16, igandea: zine sesioa

Otsailak 22, larunbata: Mozorroa prestatzen
Otsailak 23, igandea: Tolosako iñauteriak

Otsailak 29, larunbata: Harreman, zaintza eta sexologia tailerra?

Gaztelekua apirilaren amaierara bitarte egongo da irekita asteburu eta jaiegunetan, eguberriak eta Aste Santua barne, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. 12 eta 17 urte arteko gaztetxoei dago zuzendua eta helburu du gazteentzako garrantzitsu den espazio propioa eskaini eta lagunekin elkartzeko gunea izatea.