Albisteak

  • Astean behin igorriko da WhatsApp informazio-buletina, udal berri eta agendarekin. Horrez gain, noizbehinkako argitalpenak eta larrialdi-abisuak ere igorriko dira.
  • Informazio kanal honen parte izateko ezinbestekoa da herritarrak bere telefono zenbakia Udalari helaraztea abian jarri dituzten bide ezberdinen bitartez: eraikin publikoetan edota www.lazkao.eus -en bitartez. Zabalik jarraituko du izen-emateko aukerak etengabe.
  • Kepa Zubiarrain, alkatea: “Udalaren eta lazkaotarren arteko komunikazioa hobetzea da helburua. WhatsApp mezu sareak dituen abantailez baliatuko da horrela Udala: azkartasuna, zuzena, pertsonalizatua, eraginkorra…. Herritarrengana iristeko komunikazioa bide berriak zabaltzen ari gara, batez ere teknologia berriak baliatuz, eta honakoa bide horretan beste urrats bat da, baita administrazioa lazkaotarrei geroz eta gehiago gerturatzeko ahaleginean ere”.

Herritarrak informatuta edukitzeko helburuarekin Lazkaoko Udalak azkarra, erosoa eta zuzena den komunikazio kanal berri bat jarri du abian: WhatsApp bidezko komunikabidea. Hilabetea atzera herritarren kontaktuak batzen ibili ostean, ostegun honetan burutuko da lehen Whatsapp-buletin bidalketa.

Astean behin igorriko da informazio-buletina, udal berri eta agendarekin. Horrez gain, noizbehinka argitaratzen diren agenda, aldizkari, flyer, eskuorri… -ak ere era digitalean igorriko dira argitaratzen diren unean. Larrialdi egoerako abisuak bidaliko dira ere (ur hornidura, argindar mozketa, bestelako arazoen komunikazioa…).

Udal informazioa ‘zabalkunde zerrenda’ lan tresna erabiliz helaraziko da. Erreminta honekin inork ezin du hartzaileen zerrenda kontsultatu eta mezua udal mugikor zenbakia kontaktuen zerrendan gordeta duten hartzaileek soilik jaso dezakete.

Udal ekintzen berri emango da bertan: udal jarduna, agenda, bandoak, alertak edota emergentzia egoeretako abisuak. Kanala unidirekzionala izango da eta ez du balioko bizilagunen kexak edota iradokizunak artatzeko, ezta deiak erantzuteko ere. Udalarekin harremanetan jartzeko ohiko bideak erabili behar dira, zenbaki hau informazioa bidaltzeko bakarrik erabiliko baita, ez jasotzeko.

Mezuak jasotzeko, izena eman

Informazio kanal honen parte izateko ezinbestekoa da herritarrak bere telefono zenbakia Udalari helaraztea abian jarri dituzten bide ezberdinen bitartez: eraikin publikoetan edota web orriaren bitartez. Zabalik jarraituko du izen-emateko aukerak etengabe.

Zerbitzura atxikitzeko ezinbestekoa da honako informazioa betetzea: izena, abizena eta mugikor zenbakia. Nahieran email helbidea ere utzi daiteke udal-buletina email bidez jasotzeko.

Udaletik jakinarazi dutenez, funts honetarako soilik erabiliko da kanpaina honetan jasotako informazioa. Zerbitzuak Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra (DBEO) betetzen du.

Kepa Zubiarrain alkateak nabarmendu du zerbitzu berri honen xedea “Udalaren eta lazkaotarren arteko komunikazioa hobetzea” dela: “WhatsApp mezu sareak dituen abantailez baliatuko da horrela Udala: azkartasuna, zuzena, pertsonalizatua, eraginkorra…. Udalaren jardunean ezarri nahi ditugun balioekin bat egiten du guztiz zerbitzu berriak. Herritarrengana iristeko komunikazioa bide berriak zabaltzen ari gara, batez ere teknologia berriak baliatuz, eta honakoa bide horretan beste urrats bat da, baita administrazioa lazkaotarrei geroz eta gehiago gerturatzeko ahaleginean ere”.

Lazkao WhatsApp