Albisteak

  • 200 ikaslek hartu dute parte. Hainbat udaltzainek edozein droga kontsumitzeak ekar ditzakeen arrazoiak eta ondorioak azaldu zizkien, alkoholaren kontsumoa, legearen nondik norakoak, lapurretak, gainean eraman beharreko dokumentazioa, liskarretan eduki beharreko jokabidea… hainbat gomendio eta laguntza eskaini dizkiete.
  • Kepa Zubiarrain, alkatea: “ezinbestekoa da ikastetxeetatik gure gazteak informatzea eta heztea, nerabezaroan arriskuak saihesteko. Herri honen etorkizuna dira”. Eskertu du Udaltzaingoak burutzen duen lana.

Lazkaoko Udaltzaingoak, Ertzaintzarekin elkarlanean eta Beasaingo Udaltzaingoarekin koordinazioan, prebentzio Saioa burutu zuen 13-15 urte arteko ikasleekin pasa den urtarrilaren 27an San Benito ikastolan bertan. Guztira 200 ikaslek hartu dute parte.

Klase horretan, hainbat udaltzainek edozein droga kontsumitzeak ekar ditzakeen arrazoiak eta ondorioak azaldu zizkieten, alkoholaren kontsumoa, legearen nondik norakoak, lapurretak, gainean eraman beharreko dokumentazioa, liskarretan eduki beharreko jokabidea… hainbat gomendio eta laguntza eskaini zieten.

Horri dagokionez, Kepa Zubiarrain alkateak nabarmendu du “ezinbestekoa da ikastetxeetatik gure gazteak informatzea eta heztea, nerabezaroan arriskuak saihesteko. Herri honen etorkizuna dira” Eskertu du Udaltzaingoak burutzen duen lana: “Udaltzaingoak prestakuntza goraipagarria ematen du herriko hezkuntza zentroan. Horregatik, urtero errepikatzen dira hitzaldi horiek”.

Portada udaltzaingoa