Albisteak

  • Otsaila bukaerarako amaitzea dago aurreikusia Elosegi Kalean frontoia eta udaletxe arteko eremuaren eraberritzea.
  • Behin lanak amaituta, galtzada Udaletxeko plazarekin integratuta geratuko da. Oinezko mugikortasunari ematen dio lehentasuna, kalea paseatu, jolas egin edota inguruko saltokietan erosketak burutzeko espazio eroso bilakatuz.

Otsaila bukaerarako amaitzea dago aurreikusia Elosegi Kalean frontoia eta udaletxe arteko eremuaren eraberritzea. Pasa beharreko instalazioak eta hormigoizko azpiharriak amaituta daude eta orain harrizko zorua jartzen ari dira. Behin lanak amaituta, galtzada Udaletxeko plazarekin integratuta geratuko da.

Aktuazio honekin oinezkoentzako eremu zabala lortuko da, eta oinarrian, Lazkaoko erdigunearen bizi kalitatea hobetuko duena. Lanek eremu osoa kaler bakar eran birsortzea ahalbidetuko dute, galtzadan maila aldaketarik gabea. Oinezko mugikortasunari ematen dio lehentasuna, kalea paseatu, jolas egin edota inguruko saltokietan erosketak burutzeko espazio eroso bilakatuz.

Lanen fase ezberdinetan, galtzada osoa altxatu da, egungo espaloien pare utziaz eta harrizko adokinarekin zolatzen dihartute egun langileek.

Saneamendu sarea ere berritu da, fekalak zein euri uren hoditerua. Kolektoreak berritzeko premia nabarmena zegoen eta gainera baziren puntu zehatzak non euri urak fekalen sarera bideratzen direnak. Arazo guzti horiek konpondu dira sare separatiba berri bat sortuz, fekalen zein euri urentzako hodi bana ezarriz.

Lanaren lehen fasea garatzen dihardute orain: oinezkoentzako eremua urbanizatu eta Udaletxeko plaza zabaltzeko lanak dira. Aurrerago inprimakidun asfaltoa ezarriko da, Elosegi kaleko ibai alboko beste aldeari jarraipena emanaz.

Aurrekontua, BEZ barne, 277.013,17 eurokoa da. Lanak azaroan hasi ziren eta otsailaren amaieran amaitzea dago aurreikusia.

IMG 20200110 WA0000