Albisteak

  • Klase horretan, hainbat udaltzainek edozein droga kontsumitzeak ekar ditzakeen arrazoiak eta ondorioak azalduko dizkie, alkoholaren kontsumoa, legearen nondik norakoak, lapurretak, gainean eraman beharreko dokumentazioa, liskarretan eduki beharreko jokabidea… hainbat gomendio eta laguntza eskainiko diete.
  • Kepa Zubiarrain, alkatea: “ezinbestekoa da ikastetxeetatik gure gazteak informatzea eta heztea, nerabezaroan arriskuak saihesteko. Herri honen etorkizuna dira” Eskertu du Udaltzaingoak burutzen duen lana.

Lazkaoko Udaltzaingoak, Ertzaintzarekin elkarlanean eta Beasaingo Udaltzaingoarekin koordinazioan, prebentzio Saioa burutuko du 13-15 urte arteko ikasleekin datorren urtarrilaren 27an. 8:30etan izango da San Benito ikastolan bertan.

Klase horretan, hainbat udaltzainek edozein droga kontsumitzeak ekar ditzakeen arrazoiak eta ondorioak azalduko dizkie, alkoholaren kontsumoa, legearen nondik norakoak, lapurretak, gainean eraman beharreko dokumentazioa, liskarretan eduki beharreko jokabidea… hainbat gomendio eta laguntza eskaini diete.

Horri dagokionez, Kepa Zubiarrain alkateak nabarmendu du “ezinbestekoa da ikastetxeetatik gure gazteak informatzea eta heztea, nerabezaroan arriskuak saihesteko. Herri honen etorkizuna dira” Eskertu du Udaltzaingoak burutzen duen lana: “Udaltzaingoak prestakuntza goraipagarria ematen du herriko hezkuntza zentroan. Horregatik, urtero errepikatzen dira hitzaldi horiek”.