Albisteak

  • Doanekoa izango da ikastaroa eta honakoak dira baldintzak: 16 urtetik gora izatea, Lazkaon erroldatuta egotea eta emakumea izatea.
  • Martxoak 6 eta 7an burutuko da ikastaroa.
  • Plaza mugatuak izango dira (20 pertsonako taldea) eta izen emate ordena hartuko da kontutan zerrenda egiterakoan.

Lazkaoko Udaleko Parekidetasun Sailak ‘Autodefentsa Feminista’ ikastaroa antolatu du eta zehaztu dute jada bertan izena emateko epea: otsailaren 3tik 10era (biak barne). Udaleko harreran (8:00-18:00) edota posta elektroniko bidez (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) burutu daiteke izen ematea.

Emakumeen autodefentsa, teknika fisiko hutsak ikastea baino gehiago da Autodefentsa Feminista. Indarkeria matxista guztiei aurre egiteko baliabideez hornitzen laguntzen du. Horretarako, ezinbestekoa da aztertzea nondik datorren indarkeria matxista hori, bai eta emakumeek oinarrizko eskubideak eskuratzeko zer ondorio duen ere.

Doanekoa izango da ikastaroa eta honakoak dira baldintzak: 16 urtetik gora izatea, Lazkaon erroldatuta egotea eta emakumea izatea.

Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegian izango da honako hitzorduetan:

• Martxoak 6, ostirala, 16:00tatik 20:00tara
• Martxoak 7, larunbata, 9:00tatik 13:00etara.

Plaza mugatuak izango dira (20 pertsonako taldea) eta izen emate ordena hartuko da kontutan zerrenda egiterakoan.

AUTODEFENTSA kartela