Albisteak

  • Eñaut Elorrietaren esanetan, “disko disdiratsu bezain bare, eta heldu bezain fresko honek, kantua bera du oinarri eta obsesio, olatu batean garamatzaten melodiak eta hitz ederrak. Azken urteetan ondutako guztia sorkuntza berrien mesedetan eta eszenatoki gainean”.
  • Sarrerak www.lazkao.eus –en eskura daitezke 15 euroko prezioan.Guztira 350 eserleku eskaini dira.

Eñaut Elorrietak, berezko talentuak eta hobetzen eta gauza berriak probatzen jarraitzeko nahiak bultzaturik, «Irteera Argiak» izenburua hartu duen lan diskografiko berria ekarriko du Areria Aretora datorren otsailaren 7an, arratsaldeko 20:15ean. Jada 350 sarrerak salgai daude www.lazkao.eus atarian eta 15 euroko prezioa dute.

Musikarako duen berezko grina oinarri, etengabe esperimentatzeko eta hobetzeko pasioak eraginda iristen da Eñaut Elorrieta Irteera argiak proiektu berri honetara. Berak osatutako letrez gain zenbait idazleren hitzak ere musikatu ditu: Uxue Alberdi, Joseba Sarrionandia eta Jose Luis Otamendi, besteak beste.

Honakoa da musikari taldea: Eñaut Elorrieta (ahotsa eta gitarra akustikoa), Maite Larburu (biolina, biola eta koroak), Fernando Neira (kontrabaxua eta baxua), Ruben Caballero (gitarra elektrikoa, teklatuak, koroak), Ander Zulaika (bateria, perkusioa eta koroak).

Disko disdiratsu bezain bare, eta heldu bezain fresko honek, kantua bera du oinarri eta obsesio, olatu batean garamatzaten melodiak eta hitz ederrak. Azken urteetan ondutako guztia sorkuntza berrien mesedetan eta eszenatoki gainean.

EAUT ELORRIETA kartela