Albisteak

  • Zerbitzua 2020 urte hasieran jarriko da abian. Orain WhatsApp difusio zerrenda bat sortzeari ekin dio Udalak.
  • Informazio kanal honen parte izateko ezinbestekoa da herritarrak bere telefono zenbakia Udalari helaraztea abian jarri dituzten bide ezberdinen bitartez: etxe guztietara igorri den esku-orria eta web orrian martxan jarri den galdetegia.
  • Kepa Zubiarrain, alkatea: “Udalaren eta lazkaotarren arteko komunikazioa hobetzea da helburua. WhatsApp mezu sareak dituen abantailez baliatuko da horrela Udala: azkartasuna, zuzena, pertsonalizatua, eraginkorra…. Udalaren jardunean ezarri nahi ditugun balioekin bat egiten du guztiz zerbitzu berriak”.

Herritarrak informatuta edukitzeko helburuarekin Lazkaoko Udalak azkarra, erosoa eta zuzena den komunikazio kanal berri bat jarri du abian: WhatsApp bidezko komunikabidea. 2020 urte hasieran jarriko da abian.

Orain WhatsApp difusio zerrenda bat sortzeari ekin dio Udalak. Informazio kanal honen parte izateko ezinbestekoa da herritarrak bere telefono zenbakia Udalari helaraztea abian jarri dituzten bide ezberdinen bitartez: etxe guztietara igorri den esku-orria eta web orrian martxan jarri den galdetegia. Esku-orria eraikin publikoetan eta interesgune ezberdinetan ezarritako kutxetan utzi behar dute erabiltzaileek.

Zerbitzura atxikitzeko ezinbestekoa da honako informazioa betetzea: izena, abizena eta mugikor zenbakia. Nahieran email helbidea ere utzi daiteke udal-buletina email bidez jasotzeko.

Udal informazioa ‘zabalkunde zerrenda’ lan tresna erabiliz helaraziko da. Erreminta honekin inork ezin du hartzaileen zerrenda kontsultatu eta mezua udal mugikor zenbakia kontaktuen zerrendan gordeta duten hartzaileek soilik jaso dezakete.

Kepa Zubiarrain alkateak nabarmendu du zerbitzu berri honen xedea “Udalaren eta lazkaotarren arteko komunikazioa hobetzea” dela: “WhatsApp mezu sareak dituen abantailez baliatuko da horrela Udala: azkartasuna, zuzena, pertsonalizatua, eraginkorra…. Udalaren jardunean ezarri nahi ditugun balioekin bat egiten du guztiz zerbitzu berriak”.

Udal ekintzen berri emango da bertan: udal jarduna, agenda, bandoak, alertak edota emergentzia egoeretako abisuak. Kanala unidirekzionala izango da eta ez du balioko bizilagunen kexak edota iradokizunak artatzeko, ezta deiak erantzuteko ere. Udalarekin harremanetan jartzeko ohiko bideak erabili behar dira, zenbaki hau informazioa bidaltzeko bakarrik erabiliko baita, ez jasotzeko.

Astean behin igorriko da informazio-buletina, udal berri eta agendarekin. Horrez gain, noizbehinka argitaratzen diren agenda, aldizkari, flyer, eskuorri… -ak ere era digitalean igorriko dira argitaratzen diren unean. Larrialdi egoerako abisuak bidaliko dira ere (ur hornidura, argindar mozketa, bestelako arazoen komunikazioa…).

Udaletik jakinarazi dutenez, funts honetarako soilik erabiliko da kanpaina honetan jasotako informazioa. Zerbitzuak Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra (DBEO) betetzen du.

Lazkao whatsapp post

ZINEIkuskizuSARREREN BOTOIA 02

Agenda

18 Urt 2020 19:30 – 20 Urt 2020 22:00

25 Urt 2020 17:00 – 26 Urt 2020 19:00

25 Urt 2020 19:30 – 27 Urt 2020 22:00