Albisteak

  • Albitxutik Albalinera doan bidea garbitzeko 8:30ean da elkarretaratzea Lartxai elkartean eta San Prudentziotik Izar Basorako bidea garbitzeko ere ordu berean, baina kasu honetan, Izar Baso baserrian.

Datorren abenduaren 7rako, larunbata, bi ingurutan auzolanean bidea garbitzeko deialdia luzatu du Lazkaoko Udalak: zehazki, Albitxutik Albalinera eta San Prudentziotik Izar Basora bitarteko bide bazterrak garbitu nahi dira.

Horretarako bi hitzordu zehaztu dira:

  • Albitxutik Albalinera doan bidea garbitzeko 8:30ean da elkarretaratzea Lartxai elkartean.
  • San Prudentziotik Izar Basora doan bidea garbitzeko ere 8:30ean ezarri da hitzordua, baina kasu honetan, Izar Baso baserrian.

Eskuzko tresnez gain, lanak errazteko asmotan, komenigarria da norbaitek traktore bat eramatea eremura.

Udalak parte-hartzeko gonbita luzatzen diete herritarrei.