• Beste hainbaten artean, gabonetako argiteriaren ezartzea, futbol zelaiko hainbat berregokitze edota herri altzarien mantenu lan ugari burutu ditu Udal Brigadak azaroan.

Lazkaoko Udal Brigadak hainbat mantentze lan burutu ditu azaroan, hala nola, eta gabonak gertu izanik, herriko gabonetako kale argien azterketa egin da eta berauek kokatu. Abenduaren 12tik urtarrilaren 6ra piztuko dira. Honekin lotuta, eta gabonetako argien ezarpena ez oztopatzeko, zuhaitz kimaketa burutu da.

Elosegi eta Uhaitz kaleetako zubietako barandetan zokaloa jarri da, kale eta espaloietako zakarrek ibaian buka ez dezaten.

Haur parkeei dagokienean, Hirigoien kaleko haur parkeko zorua konpondu da, izan ere, egoera kaxkarrean zegoen eta beharrezkoa zen konponketa burutzea edozein ezbehar ekiditeko. Konpondu da ere Harizti Haundi futbol zelaiko hesia, eta birjarri dira hilabete honetan izandako haizeteak eramandako publizitate panelak.

Brigada azaroa