Albisteak

  • Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatu diren ekimenek hartuko dute lekukoa lehendabizi: azaroaren 28an pintxopotea Benta Zaharreko Mutiko Alaiekin herrian barrena eta Amerri! Ikuskizuna hilaren 29an.
  • ‘Malefica: maestra del mal’ eta ‘El silencio de la ciudad blanca’ izango dira ikusgai Arerian.

Asteburu honetara begira ekitaldi sorta zabala antolatu da Lazkaon. Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatu diren ekimenek hartuko dute lekukoa lehendabizi: azaroaren 28an pintxopotea Benta Zaharreko Mutiko Alaiekin herrian barrena, arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Hilaren 29an, berriz, Amerri! Ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Arerian. Bertsoak, musika eta poesia uztartzen ditu ikuskizunak eta Carolina Philips, Mixel Ducau, Andoni Egaña eta Andoni Salamerok hartzen dute parte. Gainera, estreinakoz, www.lazkao.eus orrialdearen bitartez eros daitezke txartelak.

Horrez gain, zine eskaintzak ez du hutsik egingo. ‘Malefica: maestra del mal’ eta ‘El silencio de la ciudad blanca’ izango dira ikusgai honako ordutegian:

El silencio de la ciudad blanca

  • Azaroak 30, larunbata: 19:30 / 22:00.
  • Abenduak 1, igandea: 19:30.
  • Abenduak 2, astelehena: 21:30. Ikuslearen eguna.

Maléfica: maestra del mal

  • Azaroak 30, larunbata: 17:00.
  • Abenduak 1, igandea: 17:00.

Asteburua 30 11