Albisteak

  • Arratsaldeko 19:00etan izango da Herriko Plazan.
  • Lazkaoko Udalak ‘Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Indarkeria matxistaren biktimei erreparaziorako tokiko ekintzak’ adierazpen instituzionala onartu du ahobatez.

Datorren astelehenean, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Lazkaoko Udalak bere atxikimendua adierazi du eta, Berdintasun Batzordearekin elkarlanean, musikaz girotutako elkarretaratzea deitu du egun horretarako arratsaldeko 19:00etan Herriko Plazan. Lazkaoko Udalak herritarrak gonbidatzen ditu ekimenean parte hartzera eta horrela emakumeenganako indarkeriaren kontra egitera.

Aldi berean, Udalak ahobatez ‘Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Indarkeria matxistaren biktimei erreparaziorako tokiko ekintzak’ adierazpen instituzionala onartu du. Honakoa da testua bere osotasunean:

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna 1 page 001