Albisteak

  • Izango da ere haur zein helduentzako zine eskaintza, mendi ibilaldia, eta Lazkaoko Udazkeneko II. Musika Zikloko azken kontzertua Hodeiertz abesbatzaren eskutik.

Asteburu kulturala, ezbairik gabe, azaroko laugarrena Lazkaon. Zineak, Atzegiren aldeko jaialdiak mendi ibilaldiak eta Lazkaoko Udazkeneko II. Musika Zikloko azken kontzertuak osatuko dute eskaintza.

Ostiral honetan, azaroak 22, Atzegiren aldeko jaialdia taularatuko da Arerian. ‘Denok berdinak gara’ izenburupean, adimen urritasuna duten pertsonak protagonista bilakatuko ditu jaialdiak, beren egoera ikusaraziz. Musika, dantza eta umorea batuz, Lazkaoko hainbat eragilek hartuko dute parte. Arratsaldeko 19:30ean izango da eta sarrerek 10 euroko prezioa dute.

Astelehena bitarte luzatuko da, berriz, zinema eskaintza. Bi filme eskainiko dira: ‘Asto erregea’ haurrei zuzendua eta ‘Joker’ helduentzako. Honakoak dira pase ezberdinen ordutegiak:

Asto erregea

  • Azaroak 23, larunbata: 17:00.
  • Azaroak 24, igandea: 17:00.

Joker

  • Azaroak 23, larunbata: 19:30 / 22:00.
  • Azaroak 24, igandea: 19:30.
  • Azaroak 25, astelehena: 21:30. Ikuslearen eguna.

Igandean mendia eta musika izanen dira protagonista beste behin. Deba-Mutriku zeharkatuko duen mendi ibilaldia antolatu da. Goizeko 9:00etan ezarri da irteera Herriko plazan. Arratsaldean, berriz, Hodeiertz abesbatza tolosarrak ‘Kristalezko bihotza’ ipuin musikatua eskainiko du San Migel parrokian arratsaldeko 19:30ean.

Agenda 11 18 24