Albisteak

  • Ostiralean, azaroaren 22an, egingo da jaialdia eta bildutako dirua Atzegirentzat izango da; jaialdiak protagonista egingo ditu adimen urritasuna duten pertsonak.

“DENOK BERDINAK GARA” jaialdiak Lazkao beteko du datorren ostiralean, azaroaren 22an. Hilabete askoko lanaren ostean, ikuskizuna taularatzeko garaia iritsi da, eta antolatzaileek Areria zinema txiki utzi nahi dute, adimen urritasuna duten pertsonak protagonista bihurtzen dituen jaialdi handiarekin.

Kepa Zubiarrain Lazkaoko alkateak Atzegik burutzen duen lana bali-oan jarri du: “egunerokoa den lana adimen urritasuna duten pertsonen eta haien familien bizi kalitatea hobetzeko, eta beren gizarteratzea erraztuko duen ingurune egoki eta lagunkoi bat sortzen. Udaletik ere egiten dugu ahalegin hori, Lazkao inklusiboagoa, bidezkoagoa eta solidarioagoa bil-akatzeko. Finean, inor atzean uzten ez duen herria eta elkarlanean oinar-ritua, gizarte kohesionatua. Gure ildo estrategiko nagusietako bat da be-rau”. Azpimarra jarri du elkarlanaren ideian: “jaialdia hau adibide, hainbat eta hainbat lazkaotar tartean izatea herri honen inplikazioa eta laguntasu-naren isla dira”.

Musika, dantza eta umorea batzen ditu ikuskizunak, eta bertan bildutako dirua Atzegirentzat, adimen urritasuna duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartearentzat, izango da. Baina dirua biltzea baino helburu garrantzitsuagoa dute antolatzaileek: jai honekin adimen urritasuna duten lagun horiek ikustarazi nahi dituzte, egun horretako protagonista bihurtu. Adimen urritasuna duten pertsonekin batera, beste hainbat artistek ere hartuko dute parte jaialdian; Lazkao-Txiki musika eskola, Oinari eta Izarrak dantza-taldeak, Kantaka abesbatza edo “Axi Gozategi eta lagunak” taldea igoko dira eskenatokira. Baita “Batukada batukaleroak”, Lazkaoko konpartsa, Jon Martinez “Txiki” eta Mario Simancas bakarrizketaralariak ere.

Eskenatokira igoko diren guztien artean, aipamen berezia merezi du Gorka Zufiaurrek. Gorkak down sindromea dauka; aktorea da, eta besteak beste, Jose Coronadorekin “ Fuego” lanean edo Galder Gaztelurrutiarekin “El Hoyo” filman aritu da. Ostiralean bakarrizketa bat egingo du Gorkak eskenatokian.

Imanol Garmendiak zuzenduta, bolondres talde bat hasi zen jaialdia antolatzen, baina egun, herriko eragile garrantzitsuenen babesa ere lortu dute: Lazkaoko Udalak, San Benito ikastolak edo herriko merkatari eta enpresek lagundu dute, besteak beste, jaialdia antolatzen.

Egindako lan handiaren emaitza ostiral honetan, azaroak 22, 19.30etatik aurrera, izango da ikusgai. Adimen urritasuna duten pertsonak protagonista bihurtuko dituen jaialdi handia izango da Lazkaoko Areria zineman.

Atzegi web