• Igoera orokorra % 0,6koa da, abuztuko urtearteko KPI Kontsumoko Prezioen Indizea, baina hainbat salpuespen zehaztu dira: Ondasun Higiezinen gaineko Zerga; Ekonomi Jardueren Zerga; Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren Zerga; Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga; Zaborrak eta Ura.
  • Hirilurreko Ondasun Higiezinen gaineko Zergan % 50eko hobaria onartu da alokatutako etxebizitzentzat.

2020 ekitaldiko Ordenantza Fiskalak behin-behinekoz onartu ziren urriaren 10ean egindako Ez Ohiko Osoko Bilkuran. Igoera orokorra % 0,6koa da, abuztuko urtearteko KPI Kontsumoko Prezioen Indizea. Igoera hau tasa eta zerga guztiei aplikatuko zaie, ondorengo salbuespenekin:

  • Ondasun Higiezinen gaineko Zerga: ez du igoerarik.
  • Ekonomi Jardueren gaineko Zerga: %2an kokatuko da. Neurri honek 1.000.000 eurotik gora fakturatzen duten enpresei eragiten die.
  • Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga: jaitsi egin da. Aplikatutako tipoa 2018an %10ekoa zen, 2019an %8ra jaitsi zen. 2020an beste behin jaistea onartu da, eskualdaketa arteko denbora tartearen arabera:

5 urte arte: %8
5-10 urte bitartean: %7
10-15 urte bitartean: %6
15-20 urte bitartean: %5

Gainbalioen kitapenen %70a azken tartean dagoela kontutan hartuta, helburua herentzia eta epe luzeko eskualdaketen karga jaistea izan da.

  • Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga: ez du igoerarik.
  • Zaborrak: % 3,8ko igoera.
  • Ura: % 2,7ko igoera.

Zaborren eta uraren tasei dagokienean, Sasietaren eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren 2020rako gastuen aurreikuspena kontutan hartuta, Udalaren sarreren eta gastuen arteko autofinantziazio maila hobetu nahi da, parekatze bidean.

Alokatutako etxebizitzentzat hobari berria

Hirilurreko Ondasun Higiezinen gaineko Zergan % 50eko hobaria onartu da alokatutako etxebizitzentzat: Alokabide-ren esku utzitako etxebizitzek eta beste bideetatik alokatutako etxebizitzek %50eko hobaria izango dute.