Albisteak

Guztira 27 partida jokatuko dira Hariztin. Astelehenean, asteartean eta asteazkenean goizetik arratsaldera arte ikusi ahalko dira partidak, eta ostegunean goizez.

Kategoria ezberdinetako emakumezkoen eta gizonezkoen partidak ikusi ahalko dira Lazkaon. Lehen aldiz hartuko du Lazkaok mundu mailan antolatzen diren futbol txapelketa entzutetsuena. Partida guztiei buruzko informazioa honako lotura honetan kontsulta daiteke: Donosti Cup Lazkaon.

Mundu guztiko 640 taldek parte hartuko dute aurten Donosti Cup futbol txapelketan. 26 herrialdetako 7.500 jokalari batuko ditu txapelketak, tartean gipuzkoar asko eta asko. Gipuzkoako 300 taldek parte hartuko dute.

Guztira 1500 futbol partida baino gehiago jokatuko dira datorren astean zehar Gipuzkoako 40 zelai baino gehiagotan.

Futbolaz harago, kulturen arteko batura eta balioen transmisioa ditu jomuga txapelketak, eta parte hartzaileek zein antolatzaileek Donosti Cup-ek egiten duen lan soziala azpimarratu dute.