Ikasturte amaierarekin batera, Pausoka egitasmoa ere amaierara iritsiko da, ikasturte honi dagokionez. Bihar, ekainak 18, izango da azken eguna.

Urrian 2an hasita, asteartero egin da Pausoka egitasmoa, adinekoak lagun artean paseora irtetea helburu duena. Lazkaoko Udalak, Orobionek, San Benito Ikastolak, Azki emakumeen elkarteak, Txindoki gerontologikoak eta Osakidetzaren herriko anbulatoriok bultzatuta egiten da.

Lagunartera paseora irteteak dituen abantailak ugari dira. Bihotza sendotzen laguntzen du, tentsio mailak egokitzen, edo kolesterol eta azukre mailak jaisten, bestak beste. Horrez gain, lagun berriak egiteko aukera ere ematen du.

Aurtengoa Pausoka egitasmoa egiten den hirugarren ikasturtea izan da. Parte hartzaileez gain, boluntarioei eta ikastolako ikasleei esker, aurten ere Txindoki egoitzako erabiltzaileek ere parte hartu ahal izan dute ibilaldi hauetako batzuetan.