Ekainaren 30a izango da kiroldegiko bazkidetzak egiteko edo berritzeko azken eguna.

Hilaren 30a izango da baita ere bazkidetza motan aldaketaren bat egiteko azken eguna, edo baja emateko. Bazkidetzei dagokionean, badaude kontuan hartu beharreko hainbat kontu:

  • Ordainketa kontu korronte bidez helbideratuta dutenei uztailaren 1ean kobratuko zaie bazkidetza kuota.
  • Ordainketa helbideratuta ez dutenek, uztailaren 1a baino lehen egin beharko dute ordainketa honako bi kontu hauetakoren batean. Ordainketaren kontzeptu modura kiroldegiko bazkidetza jarri beharko da, eta ondoren, ziurtagiria kiroldegira eraman.

Kutxa: Es98 2095 5049 61 1061630611
Laboral Kutxa: Es50 3035 0088 57 0880701701

  • Bazkidetza familiarraren barruan, ikasle izan edo langabe egoeran egoteagatik, 18 urtez gorako seme-alabak sartu ahal izateko aldez aurretik egin behar da eskaria. Eskariari dagozkion agiriak kiroldegira eraman behar dira.

Lazkaoko Udalak honako bazkidetzak eskaintzen ditu Joxemiel Barandiaran kiroldegirako:

  • Kiroldegi osoko bazkidetza: Igerileku estaligabeak, igerileku klimatizatua, eta gihar gela erabiltzeko aukera ematen du. Ikastaroetan eta zerbitzuetan beherapenak eskaintzen ditu.
  • Kiroldegiko bazkidetza: Igerileku klimatizatua eta gihar gela erabiltzeko aukera ematen du. Ikastaroetan eta zerbitzuetan beherapenak eskaintzen ditu.
  • Igerilekuko bazkidetza: Igerileku klimatizatua erabiltzeko aukera ematen du.

Bazkidetza motaren arabera, honakoak dira bakoitzaren prezioak:

Kiroldegi osoko urteko bazkidetza:

  • Banakako heldua: 150,20€
  • Banakako gaztea: 80,95€
  • Banakako jubilatu-pentsioduna: 111,90€
  • Familiarra: 230,75€
  • Jubilatu-pentsiodun familiarra: 163,85€

Kiroldegiko bazkidetza:

  • Banakako heldua: 114,60€
  • Banakako gaztea: 57,50€
  • Banakako jubilatu-pentsioduna: 86,05€
  • Familiarra: 168,00€
  • Jubilatu-pentsiodun familiarra: 125,90€

Igerilekuko urteko bazkidetza:

  • Banakako heldua: 91,80€
  • Banakako gaztea: 45,95€
  • Banakako jubilatu-pentsioduna: 68,95€
  • Familiarra: 137,90€
  • Jubilatu-pentsiodun familiarra: 103,25€

Bazkidetzei edo tarifei buruzko informazio gehiago nahi duenak kiroldegian eskura dezake.

Udako ordutegia udal kiroldegian:

Uztailaren 31ra arte:

  • Astelehenetik ostiralera: 07:00-22:00
  • Larunbat, igande eta jai egunak: 09:00-20:30

Abuztuaren 1etik 31ra:

  • Astelehenetik larunbatera: 09:00-20:30
  • Igandeak eta jai egunak: 11:00-20:30

Irailaren 1etik 8ra:

  • Astelehenetik ostiralera: 07:00-22:00
  • Larunbat, igande eta jai egunak: 09:00-20:30