Albisteak

Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegian larunbatean irekiko dira estaligabeko igerilekuak.

Hainbat garbiketa, txukuntze eta prestaketa lan egin dira azken asteetan, eta larunbatetik aurrera erabilgarri egongo dira bi igerilekuak (handia eta txikia) eta eguzkia hartu ahal izateko belardia.

Larunbatean (ekaina 8) hasi eta irailaren 8ra arte erabili ahalko dira estaligabeko igerilekuak. Honako ordutegia izango dute:

  • Ekainaren 10etik 14ra: Egunero 14:30etik 20:30era.
  • Ekainaren 14tik aurrera: Egunero 11:00etatik 20:30era.

Sarreren prezioa, berriz, honakoa izango da:

BAZKIDETZAK

  • Bazkidetza familiarra: 83.90€
  • Banakako helduen bazkidetza (+18): 57,50€
  • Banakako gazteen bazkidetza (-18): 28.60€
  • Banakako jubilatu edo pentsionista bazkidetza: 43.05€
  • Jubilatu edo pentsionista familiarra: 62,75€.

EGUNEKO SARRERAK:

  • Helduak (+18): 5.30€
  • Gazteak (-18): 2.85€

BONOAK: 10 erabilera (pertsonalak dira eta urte beteko balioa dute)

  • Helduak (+18): 36.90€
  • Gazteak (-18): 19.80€