Harizti Musika eta Natura Zikloa egingo da ekainean zehar. Bi kontzertu antolatu dira, lehena ekainaren 1ean eta bigarrena ekainaren 15ean.

Tenpora taldea ariko da ekainaren 1ean. Itzulika diskoa aurkeztuko du. Pop eta Jazz musika egiten du talde tolosarrak, eta Elene Arandiak, Juantxo Zeberiok, Beñat Barandiaranek, Itsaso Etxebestek eta Hasier Oleagak osatzen dute.

Ekainaren 15ean, berriz, Fredi Pelaez Jazz Quartet laukotea ariko da Hariztin. 20:00tan hasiko da emanaldia.

Eguraldi txarra egingo balu, bi kontzertuak Arerian izango dira.