Albisteak

Gipuzkoako herri arteko pala txapelketako final laurdenetako partidak jokatuko dira asteburuan Lazkaon.

Larunbatean izango dira partidak, 11:00etan hasita, Joxemiel Barandiaran kiroldegian. Lazkao eta Deba arteko partidak jokatuko dira, pala larruz eta pala motzean. Final laurdenetako joaneko partida izango da eta Lazkaoko taldetik honeko pilotariek parte hartuko dute: Peru Ormazabal, Ibon Zurutuza, Goren Oiarbide, Mikel Arantzegi, Azeari Andonegi, Xabier Ibarguren eta Beñat Ibarguren.