Gipuzkoako Merkatarien Federazioaren Singular Dendak proiektua aurkeztuko dute ostegunean, Lazkaon.

2019ko edizioa martxan jarriko da, eta bertan parte hartu nahi duten komertzioei zuzenduta egongo da aurkezpena. Lazkaoko udaletxean izango da, 14:00etan. Parte hartu nahi dutenek mezu bat bidali behar dute Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.

Goierriko kanpaina Beasaingo, Lazkaoko eta Ordiziako Udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean finantzatzen dute.

Bereizketan eta etengabeko hobekuntzarekin apustua egiten duten Gipuzkoako saltokientzako marka da Singular Dendak. Proiektuak helburu bat du: bezeroei erosketa esperientzia profesional berezia eskaintzea, tratamendu pertsonalizatu eta xehetasunez betea.

Orain hiru urte sortu zen Singular Dendak marka, eta dagoeneko 163 komertziok lortu dute bereizgarria. Komertzio horietatik 12 Goierrikoak dira. Proiektuan parte hartzen duten komertzioek erosketa esperientzi nabarmenak sortzen ikasiko dute, gainerako komertzioetatik bereizteko, bezeroak erakartzeko eta haien leialtasuna lortzeko.

Singular Dendak proiektuaren bidez tokian tokiko komertzioa posizionatzea eta posizionamendu hori indartzea bultzatu nahi da, markaren komunikazio-estrategiak erabiliz. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo helbide honetara: www.singulardendak.com.