Albisteak

Bihar hasiko dira San Prudentzio jaiak Lazkaon, maiatzaren 1era bitartean. Jaiekin lotutako hainbat ohar:

  • TRAFIKOA:

Herri erdigunea trafikoari itxita dago, Mojen komentu paretik hasi eta Hirigoien kaleko 12. zenbakira artean. Gaurtik, osteguna, datorren asteko ostegunera arte egongo da itxita erdigunea. Lazkao Txiki plazako autobus geltokia bertan behera geratuko da denbora tarte horretan. Xirimiri tabernaren parean egingo du geldialdia autobusak.

  • SEGURTASUNA:

Ertzaintzak hainbat aholku ematen ditu, festetan zehar kontuan hartzeko:

- Zure adiskideek izan dezatela zure planen berri
- Ekidin paraje aldendu, ilun eta bakartiak
- Salatu beldurrarazte, jazarpen eta indarkeria jokabideak
- Zaindu zure gauzak
- Diberti zaitez, baina seguru

  • KIROLDEGIKO ORDUTEGIA:

Gogoratu Lazkaoko kiroldegia itxita dagoen egun eta orduetan, Joxemiel Barandiaran kiroldegiko bazkideek Ordiziako Majori kiroldegiko igerilekua erabili ahalko dutela. Kontuan hartu Majoriko gihar gela itxita dagoela.

- Apirilak 28, igandea: Itxita
- Apirilak 29, astelehena: 07:00etatik 13:00etara
- Apirilak 30, asteartea: 07:00etatik 13:00etara
- Maiatzak 1, asteazkena: Itxita

  • UDALETXEKO ORDUTEGIA:

- Apirilak 27, larunbata: 08:00etatik 12:00etara (harrera zerbitzua bakarrik)
- Apirilak 29, astelehena: Itxita
- Apirilak 30, asteartea: 08:00etatik 12:00etara (harrera zerbitzua bakarrik)

Lazkaoko Udalak ez du inolako erasorik onartuko, bizilagunen deskantsurako eskubidea errespetatzea eskatzen da, eta alkohol kontsumo arduratsua egiteko deia egiten da.