Azken urtetan asko ugaritu da karrozen, ibilgailuen eta jaimen erabilera San Prudentzio jaietako mozorro egunean. Ohitura aldaketa horrek, zarata arazoak eta istripuak gertatzeko arriskuak asko areagotu ditu, eta Lazkaoko Udalak hainbat aurreikuspen egingo ditu, azken urtetan egin duenaren ildotik.

Arrisku horiek saihesteko helburuarekin, aurtengo festetan zenbat karroza, ibilgailu eta jaima erabiliko diren aurreikuspena egin nahi du, zerrenda bat osatu eta zein neurri hartu behar diren eta zein baliabide beharko diren diren zehazteko.

Hala, karroza bat, ibilgailu bat edo jaima bat erabili nahi dutenek izen emate orri bat bete beharko dute. Apirilaren 11 izango da izen emate orria udaletxera eramateko azken eguna. Orria udaletxean bertan eskura daiteke.

Karrozak, jaimak eta ibilgailuak erabili ahal izateko aurrez eskaera egitea derrigorrezkoa izango da, eta mozorroarekin lotura izan beharko dute. Karpak ezingo dira erabat itxiak izan, eta karrozek, jaimek eta ibilgailuek plazako ekitaldiak eta ordutegiak errespetatu egin beharko dituzte. Mozorro egunaren amaieran gailu guztiak jaso egin beharko dira.

Mozorro lehiaketa eta desfilea

Era berean, mozorro eguneko desfilean eta lehiaketan parte hartu nahi duten herritarrek ere apirilaren 11ra arteko epea izango dute izena emateko. Izen emate orria udaletxean eskura daiteke.