Jonas Kaufmann tenorearen “My Italy” opera Arerian ikusi ahalko da, ostegunean. 

Munduko tenor onenaren izendapena du Kaufmannek, eta bere jatorrizko herrialdeari omenaldia egiten dio opera ikuskizun honetan. Caruso, Mattinata, Par la Piu Piano, Core Ngrato edo Volare bezalako abestiak entzun ahalko dira.

Turingo Carignano antzokian grabatutako emanaldia da Arerian ikusi ahalko dena. Orchestra Sinfonica Nazionale de la Rai-rekin batera abestuko du Kaufmannek, Jochen Rieder zuzendariaren gidaritzapean.

Emanaldia Arerian izango da, ostegunean, martxoak 28, 20:15ean hasita. Sarreren prezioa 7 eurokoa izango da. Sarrerak udaletxean erosi ahalko dira, edo Arerian bertan emanaldiaren aurretik.