Lazkaoko Udalak aisia zerbitzua eskainiko du Aste Santuko oporretan, Pazko Astean.

Umeek jolas giroan hainbat jarduera, tailer eta ekintza egingo dituzte. Zerbitzua apirilaren 23tik 26ra bitartean eskainiko da, Arerian, egunero 10:00etatik 13:00etara.

HH3tik LH6ra bitarteko haurrei eskainita egongo da zerbitzua, 2007 eta 2015 urte artean jaiotakoei, zehazki. Guztira 60 haurrentzako lekua egongo da, eta haur bakoitzeko 12,50 euroko kuota ordaindu beharko da. Ordainketa kontu korronte bidez egingo da.

Aisialdi zerbitzua erabili nahi dutenek apirilaren 2ra arteko epea izango dute izena emateko, horretara bideratutako izen orria bete eta kiroldegira eramanda. Izen emate orria www.lazkao.eus webgunean edo kiroldegian eskuratu ahalko da.