Hirigoien-Zubizkitza eremuko oinezkoen pasoa berritzeko lanak datorren astean hasiko dira.

Zorua berrituko da, gaur egun dauden irregulartasunak konpondu eta irisgarritasuna hobetzeko. Lan hauen bidez, gaur egun oinezkoen eta gurpildun aulkian doazenek eremu horretan izaten dituzten zailtasunak murriztea lortu nahi da.

Zorua berritzeaz gain, herri argiterian eremu horretan dauden gabeziak konpontzeko lanak ere egingo dira. Egin behar diren lanak aprobetxatuz, Hirigoien-Zubizkitza gunean dauden zuhaitzak ere aldatuko dira, gaur egun daudenak ez baitaude egoera onean.

Lanen iraupena 7-8 astekoa izatea aurreikusten da. Lanak amaitu bitartean oinezkoen pasoa mugatuta egongo da, horregatik, etxeetara sartzeko Zubizkitza barneko paseoa erabiltzea eskatzen da. Ibilgailuen sarrera-irteerak ere mugatuta egongo dira, beraz, sor daitezkeen eragozpenak ahalik eta txikienak izan daitezen, Hirigoien-Zubizkitza eremuan jarriko diren seinaleei eta oharrei kasu egiteko eskatzen da.