Albisteak

Stop Accidentes erakundeak erakusketa jarri du Lazkaoko kultur etxean.

Martxoaren 8ra arte ikusi ahalko da. Astean zehar, egun osoz egongo da irekita erakusketa. Istripuak ekiditzeko zein neurri hartu adierazten duten informazio panelez eta istripuak izan dituztenen eta haien senideen testigantzak biltzen dizuten panelez osatuta dago erakusketa.

Stop Accidentes irabazi asmorik gabeko erakundea da, auto istripuz hil diren senideek eta lagunek sortutakoa. Bide segurtasuna konpromiso hartuta lan egiten dute, eta alde ezberdinen arteko elkarbizitza bultzatzea dute helburu, mugikortasuna ardatz hartuta.