Albisteak

Astelehenean hasiko da Gurutzeko urbanizazioa berritzeko egitasmoaren barruan hurrengo fasea, eta horrekin batera, eremu horretan eraikiko diren lur azpiko garajeak egiteko lanak ere bai.

Fase honetako lanak Gurutze 1-2 eta Hirigoien 14-20 eremuetan gauzatuko dira.

Lanek irauten duten bitartean trafikoan, aparkalekuetan, atarien parean eta oinezkoen pasoetan hainbat eragozpen sortuko dira. Eragozpen horiek ahalik eta txikienak eta arinenak izateko lanek ahalbideratzen duten heinean, hainbat neurri hartuko dira. Horrez gain, inguru horretan jartzen diren seinaleei eta bertan lanean ari diren langileen oharrei kasu egiteko eskatzen da, sor daitezkeen arazoak ahalik eta murritzenak izan daitezen. Lanen iraupena 12 hilabete ingurukoa izatea aurreikusten da.

Urbanizazioa berritzeko eta garajeak eraikitzeko lanak Murias enpresak egingo ditu. Udalak aurre egin behar dien urbanizazioa berritzearen lanen kostua 816.635 eurokoa da. Garajeen eraikuntza lanen kostua Murias enpresak hartuko du bere gain. Guztira, 34 garaje eraikiko dira.