Albisteak

Aurreko larunbateko lanei jarraipena emanez, larunbat honetan ere, abenduak 22, auzolana egingo da.

Kasu honetan, Gurutz-Etxeberri baserritik Maiz-Berri baserrira doan bide bazterrak txukunduko dira. 08:30erako deia egin da, eta eskuzko tresnez gain, komenigarria litzateke norbaitek traktorea eramatea.