Azaroaren 25a, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna, aldarrikatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte aurten ere Lazkaoko Berdintasun batzordearen baitan elkarlanean ari diren herriko hainbat eragilek.

Azken hiru urteotan pixkanaka gehiagotzen joan dira urtean zehar emakumeen ahalduntzea lantzeko eta indarkeriari aurre egiteko ekintzak, indarrak batuta. Ibilbide honetan, eragileak elkartu edota sortu ere egin dira Lazkaon.

Hala, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren bueltan hainbat ekintza antolatu dituzte Lazkaoko eragile ezberdinek. Honakoa da egitaraua:

Azaroak 21, asteazkena:

  • 20:00: Bertso afaria eta saioa Maizpide euskaltegian. Eli Pagola eta Oihana Iguaran bertsolariak, Eresti Oiarbide gai jartzailearen gidaritzapean.

Azaroak 25, igandea:

  • 11:00: Loreak egiteko tailerra eta lore bilketa plazan.
  • 11:30: “Indarkeria matxistaren izeberg-a” gazteen mahai ingurua plazan.
  • 13:00. Elkarretaratzea eta ekitaldia plazan. Ondoren giza katea.

Azaroak 30, ostirala:

  • “Mundua, ispilua eta ni”. San Benito Ikastolako ikasleentzat antzerkia eta solasaldia.


Herritarrek eta eragileek egin dituzten loreekin irudi bat osatuko da igandean. Nahi duten guztiek egin ditzakete loreak, eta udaletxean, Gerrikon, Maizpiden, eta San Benito ikastolan dauden kaxetan utzi daitezke. Bestela, igandean bertan plazara ere eraman daitezke.

Edozein motatako loreak egin daitezke: telazkoak, paperezkoak, kartoizkoak… eta edozein tamaina eta forma eduki dezakete. Herritar bakoitzeko lore bat biltzea da helburua.