Albisteak

Lazkaoko Udalak bat egin du Euskaraldiarekin.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa, eta Lazkaon gero eta gehiago dira haien atxikimendua adierazi dutenak. Hilabete eskas geratzen da eta herriko “Hamaikakoa” ere eman da jakitera.

Oraindik badago Euskaraldian izena emateko aukera, udaletxean, kiroldegian edo Gerrikon daude izen emate orriak, eta kalean jartzen diren mahaietan ere eman daiteke izena. Gainerakoan, izenematea.euskaraldia.eus helbidean ere bai.

Bi modutara parte hartu daiteke: Ahobizi edo Belarriprest figura hartuta.

Lazkaon abenduaren 1ean egingo den euskal kantarien kontzertua ere Euskaraldiaren eta Euskararen nazioarteko egunaren harira antolatu da. Gontzal Mendibil, Gorka Knörr eta Urko Arerian arituko dira, 20:00etatik aurrera.