Urriaren 29tik aurrera trafiko eta ibilgailuen inguruko kanpaina egingo da, eta gehiegizko abiadurak neurtzeko radarra ere egongo da.

Herriko hainbat kaletako zirkulazioaren inguruko azterketa egin zen 2018 urte hasieran. Lan hau, ibilgailu kopurua neurtzeko tresna modura erabiltzeaz gain, ibilgailuen gutxi gorabeherako abiadura tarteak ezagutzeko ere baliagarria izan zen. Esan behar da, datu horien arabera, ipinitako gehieneko abiadura mugak nahikoa ondo errespetatzen dituela gehiengoak. Kontu guztietan bezala, hemen ere badira, ordea, salbuespenak.

Bestalde, abiaduraz gain, badira beste hainbat kontu ibilgailuen trafikoari dagokionean guztiok presente eduki beharko genituzkeenak: Zinturoiaren erabilera, zebrabideak errespetatzea, mugikorrak eta antzekoak ez erabiltzea, autoa azera baten gainean uzteak oinezkoari sortzen dizkion arazoak edo sor diezaizkiokeen arriskuak, motorrean edo txirrinduan kaskoa eramatea…

Ez da aldizkari honetarako asmatutako esaldia: abiadura errespetatzeak, edo distrakzioak ekiditeak, bizitza eta heriotzaren arteko muga marka dezake. Neurri horiek herri barruko trafikoan ere garrantzia berezia dute.

Aitortu behar da, une honetan ere, herriko auzo edo gune konkretu batzuetako egoerak, bizilagunen kezkak areagotu egiten dituela. Udala, har daitezkeen neurri ezberdinak aztertzen ari da, egoera erreala ezagutzeaz gain, neurri konkretuen bideragarritasuna eta eraginkortasuna begiratuz.

Ohikoa da, neurri zigortzaileak hartu behar izatea, ibilgailuei oztopoak jartzea, radarrak, semaforoak, gaineko pasabideak…

Tristea bada ere, egia da isuna jartzeko aukerak edo ibilgailuari kalte egiteko aukerak, gure jarrerak aldatzera eramaten gaituela. Ez da, ordea, egia txikiagoa zebrabide edo semaforo bat gorrian pasatzeagatik jarritako isunak ez duela zauriturik sendatzen edo bizia bueltatzen. Arauak errespetatzea guztion ardura da. Ez ahaztu gaur autoan bazoaz ere, bihar zebrabidean oinezko zeu izan zintezkeela.

Norabide honetan, egoki ikusi da sentsibilizazio kanpaina berezi bat ere abian jartzea. Orain artekoak oinarri hartuta, eta aipatutako sentsibilizazio kanpainaren barruan, hainbat azterketa egitea beharrezkoa dela ikusten da. Kanpainan hartuko diren neurriek zentzua eta eragina izan dezaten, eta kanpainara bakarrik mugatu ez daitezen, hausnarketa bat eskatzen da.

Haunarketa horretan, kontuan izan ditzagun beti ohar hauek:

  • Segurtasun uhala eta umeentzako segurtasun gailuak erabili.    
  • Abiadura mugak errespetatu.          
  • Zebra bideetan oinezkoaren lehentasuna errespetatu.
  • Aparkatu autoa horretarako dauden guneetan. Auto bat azera gainean uzteak edo oinezkoen pasoa oztopatzen duela aparkatzeak, ezindurari pasoa itxi diezaioke edo oinezkoa errepidetik pasatzera derrigortu dezake, horrek izan dezakeen arriskuarekin. Espaloietan aparkatzearen ondorioz sortutako olio orbanak irristatu eta min hartzeko toki aproposa izaten dira.
  • Behar duzunean bakarrik hartu autoa.
  • Autoa hartu behar duzuenean, abiadura errespetatuz gidatu, eta behar den tokian aparkatzeko behar adina denboraz abiatu.

 

Orain artekoak oinarri hartuta, eta aipatutako sentsibilizazio kanpainaren barruan, hainbat azterketa egitea beharrezkoa dela ikusten da. Kanpainan hartuko diren neurriek zentzua eta eragina izan dezaten, eta kanpainara bakarrik mugatu ez daitezen, hausnarketa bat eskatzen da.