Aralarren geologia, ur sistema, fauna, flora, historiaurrea eta historia hurbila, balio inmateriala eta kudeaketa jasotzen du dokumentalak.

Lazkaon ikusi ahalko da lana, urriaren 22an, astelehena, 19:30ean, Arerian. On Produkzioak eta Landarlan enpresak egin dute dokumentala.

Aralar mendilerroaren “aparteko balioa” ezagutaraztea da dokumentalaren helburua, eta naturgunea gizartera gerturatzea. Horretarako, hainbat adituren azalpenak bildu dituzte eta azalpenak fikziozko istorio batekin uztartzen dira.