Lazkaoko Udalak bi peoi kontratatzeko deialdia egin du.

Kontratuaren iraupena sei hilabetekoa izango da, eta interesa dutenek Lanbiden eman behar dute izena, urriaren 22a baino lehen. Langile honek egin beharreko lanak herriko lan taldeari laguntzea izango da, herriko espaloietan, gune berdeen txukunketan, herriko altzarien mantenuan, pintaketetan, garbiketak...

Ezinbestekoa izango da Goierrin erroldatuta egotea, B mailako gidabaimena izatea eta lanerako behar dituen makinaria eta tresnak erabiltzen jakitea.