Urriaren 2ko osoko Bilkuran onartu dira 2019rako tasak eta zergak.

Zergei dagokionez, irizpide orokorra mantentzearena izan da. Ez da aldaketarik izango, eta bere horretan mantenduko dira. Salbuespenak bi dira: plusbali edo gain balioen zerga eta ibilgailuen zerga. Lehenengoari dagokionez, jaitsiera izango du; karga tasa 10tik 8ra jaitsiko da. Ibilgailuen kasuan, berriz, KPI-a aplikatuko zaio.

Tasen kasuan, irizpide orokorra KPI-aren igoera da, (KPI=2,2). Kasu honetan salbuespena, zaborrengatik ordaintzen den tasa izango da. Zaborren bilketa zerbitzuak dituen kostuen eta sarreren arteko desorekak sortzen duen defizita murrizteko helburuarekin, tasa honi %5eko igoera aplikatuko zaio. Modu honetara 2019. urteari begira, izaniko diru sarrerekin, zerbitzuak duen kostuaren %93a estaltzera iritsi ahal izatea espero da.