Eskualdeko eskaintza turistikoa aurkeztu du Goiturrek Gasteizen.

Gastronomia, natura eta kultura oinarri hartuta, Goierrin egin daitezkeen ekintzak aurkeztu dituzte Felix Urkola Goiturreko lehendakariak eta Niko Osinalde zuzendariak. Nerea Melgosa Gasteizko Udaleko Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Saileko zinegotziarekin batera egin dute aurkezpena.

Aizkorri-Aratz eta Aralar parke naturalek eskaintzen dituzten ibilbideak dira eskaintza horri lotutako adibide bat. Trail Running-a, eskalada, BTT ibilbideak edo mendian ibiltzeko ibilbide ezberdinak aurkeztu dituzte, horietako batzuk baita familian egiteko ere.

Eskualdeak gastronomiarekin duen lotura ere azaldu dute Urkolak eta Osinaldek Gasteizen. Tartean, Ordiziako azoka, D’Elikatuz zentroa, Gaztaren Interpretazio Zentroa, Idiazabal Gazta eta sagardotegiak izan dituzte dituzte hizpide.

Kulturari dagokionez, Segura, Beasaingo Igartza Monumentu Multzoa eta Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoa, adibidez.