Asteburu honetan ospatuko dira San Migel jaiak Lazkaon.

Festak denontzat festa izan daitezen, ordea, Lazkaoko Udalak hiru mezu zabaldu nahi ditu San Migel festen aurretik. Batetik, udalak argi utzi nahi du Lazkaon ez dela inolako erasorik onartzen. Lo dauden bizilagunekiko errespetua ere eskatzen du, eta alkohol kontsumo arduratsuaren aldeko deia ere egiten du.

Honakoa da aurtengo San Migel jaien egitaraua:

OSTIRALA:

  • 20:00: Bocabeats komedia eta umore saioa plazan.

LARUNBATA:

  • 11:00: Gaztetxoentzako mendi duatloia
  • 11:00: Eskolaumeen San Migeletako pilota txapelketa
  • 11:30-14:00 / 16:30-19:00: Haurrentzako jolasak Lazkao Txiki plazan eta Euskadi plazan
  • 12:00: Meza nagusia San Migel parrokian
  • 14:00: Jubilatuen bazkaria
  • 19:00: Sonidos de México mariatxien emanaldia Lazkao Txiki plazan
  • 19:00: Buruhandiak plazan Antzar Gazteak txistulariekin. Ondoren Drindots.
  • 21:00: Herri afaria plazako pilotalekuan. Ondoren dantzaldia Drindots taldearekin.

IGANDEA:

  • XVIII. Josetxo Imazen oroimenezko lasterketa Lazkaotik pasako da.