Albisteak

Zerbitzuetako Koordinatzaile plaza bat jabegoan betetzeko txanda askeko lehiaketa-oposaketa egingo du Lazkaoko Udalak.

Plaza hori Berariazko Administrazioko Eskala eta Berariazko Zerbitzuetako Azpieskalakoa da, eta A2 Sailkapen Taldeari dagokion titulazio maila dauka. Lanpostuaren dedikazio erregimena lanaldi osokoa da.

Lehiaketa-oposizioan parte hartzeko izen emate epea, gaur, urriaren 17 amaitzen da. 16 urte beteta izatea eta arkitekto tekniko, arkitektura teknikoko gradua, herri lanetako ingeniari teknikoa, ingeniaritza zibileko gradua edo indarrean dagoen araudiaren arabera baliokide diren titulazioa izatea edo eskuratzeko baldintzak izatea derrigorrezkoa izango da.

Lehiaketa-oposizioan parte hartzeko eskaera orria udaletxean aurkeztu beharko da, eta horrekin batera, honako dokumentazioa:

  • NAN-ren fotokopia edo Europako Batasuneko partaideen kasuan, nortasuna eta nazionalitatea egiaztatuko duen agiria.
  • Deialdian parte hartzeko eskatutako tituluen fotokopia konpultsatua.
  • Derrigorrezkoa den hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua.

Lehiaketa fasean baloratuko diren merituen egiaztatze dokumentala oposizio fasea amaitutakoan egingo da.

Informazio gehiagorako, klikatu hemen: Zerbitzuetako koordinatzailea.

Deskargatu hemenizen emate orria.