Iaz, San Inazioko zubiaren zabaltzearekin eta Areso 24-26 pareko lanei jarraipena emanez, oraingo lanekin Areso kaleko bidegorria Elosegi kalera arte berrituko da.

Modu honetara, Agauntza albotik datorren paseoko bidegorriak luzera guztian ezaugarri berak izango ditu, eta oinezko eta bidegorri arteko ibilbideak bereizi ahal izateko ere balioko du.

Lan horien bidez, bidegorrian zehar bi norabideak argi bereizi, eta txirrinduan doazenak gurutzatzekoan arazorik izan ez dezaten, beharrezko zabalera emango zaio. Horretarako, bidegorriak norabide bakoitzean gutxienez metro bateko zabalera izango du. Ibilbidearen zati batean bi norabideak erabat bereiziko dira. Modu honetara, bidegorriak behar duen zabalera lortu ahal izango da, eta, Inguruan dagoen zuhaitz ilara, eta oinezkoen paseoarengan, ahalik eta eragin txikiena izango du.

Lan hauek gauzatzeko proiektuaren aurrekontua, 88.000 eurokoa da. Proiektu hau eta herriko bidegorri sarearen barruan egingo diren beste lan batzuek gauzatzeko, 34.000 euroko diru laguntza jasoko da Gipuzkoako Foru Aldunditik.

Bidegorria berritzearekin batera, ingurua ere berrituko da, batez ere Areso 4 eta 12 etxebizitzen atzealdea. Era berean, bertako hainbat azpiegitura berritzeko lanak ere egingo dira. Lanak gauzatzeko aurreikusten den epea zortzi astekoa da.