Albisteak

Zinpeko Auzitegiaren Lege Organikoaren 13.2 artikuluan ezarritakoa betez, epaimahairako hautagaien zozketa irailaren 28an izango da, Atotxako Justizia Jauregian (Donostia).

Honen harira, udalerrian indarrean dagoen hautesle-erroldaren zerrenda jendaurrean jarri du Lazkaoko Udalak. Gaur hasi eta irailaren 21era arteko epea egongo da egon litezkeen erreklamazioak aurkezteko.