Albisteak

Lazkaoko Berdintasun batzordeak antolatuta, Mindfulnesk ikastaroa egin ahalko da Lazkaon urrian eta azaroan (jatorrizko izena Mindfulness da).

Norberaren pentsamenduen eta emozioen azterketa zehatza egiten ikasi ahalko da ikastaroan, Mertxe Arratibel coach-aren eskutik (Kiribil Coach). Mindfulness-ek orainean arreta ipintzen laguntzen du, norberaren erreakzio zehatz batean eta bere eragilearen arteko loturaz kontziente izateko. Horrek, egoera jakin batean bidezko erantzuna ematea ahalbidetzen du, eta errealitatea ikusteko beste era bat ere eskaintzen du.

Kontzientzia osoak norberak bere buruaren sorkuntzetatik desidentifikatzen laguntzen du, bakoitzak barruan daraman lasaitasunaren eta sendotasunaren erdigunera heltzeko, askotan norberaren barne gatazkaren ondorioz itota geratzen dena. Hori horrela, kontuan hartu behar da meditazioa bizitza mota bat dela. Horregatik, Mindfulnesk-ek praktika formalak eta informalak proposatzen ditu oraina bizitzen ikasteko.

Lazkaon egingo den ikastaroak hainbat helburu izango ditu: pentsamenduak begiratzen ikastea, sentsazioek, sentimenduek eta pentsamenduek aldi baterako duten izaeraz jabetzea, emakumeen sentitzeko eta emozioak bizitzeko erari buruz hausnartzea (patriarkatuaren aginduekin dituzten loturak topatuz), pentsamendu eta sentimendu ezkorretatik desentsibilizatzea, sufrimendua gutxitzea eta bizitza estimatzea irtenbide kreatiboak aurkituz, min fisikoa eta emozionala gutxitzea, eta osasuna hobetzea.

Horretarako, tailerra lau zatitan banatuta egongo da: praktika formala, metodoaren azalpena, esperientziak partekatzea eta etxerako jarduerak. Saio praktikoak izango dira, eta kontzientzia lantzeko eta oraina bizitzen ikasteko meditazioa egiteko era desberdinak ikasi ahalko dira. Eduki teorikoak ere egongo dira.

Saioak urriaren 4, 11, 18 eta 25ean eta azaroaren 8, 15, 22 eta 29an izango dira, egun guztietan 18:00etatik 20:00etara. Ikastaroan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da 18 urte beteta izatea. Doako ikastaroa izango da, eta plaza mugatuak egongo dira. Izena emateko epea irailaren 27an amaituko da. Udaletxeko arreta bulegoan edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita eman ahalko da izena.