Lazkaoko Udalak zehaztu du 2018-2019 ikasturterako kultura eta kirola ikastaroak. Guztira, 26 ikastaro eskainiko dira, haurrei, gazteei eta helduei zuzenduta.

Kultura ikastaroak

Kultura alorrean, bost ikastaro eskainiko dira ikasturte honetan: aretoko dantzak, yoga, robotika eta josteko eta talla tailerra. Ikastaroak urriaren hasieran hasiko dira (bakoitzari dagokion egunean) eta ekainera arte luzatuko dira. Izen ematea udaletxean egin behar da, eskaera orria beteta, irailaren 26a baino lehen.

Kirol ikastaroak

Kirol ikastaroei dagokionez, aurten 21 izango dira Joxemiel Barandiaran kiroldegian eskainiko diren ikastaroak. Hainbat ikastaro martxan daude dagoeneko, eta gainerakoak irailaren erditik aurrera eskainiko dira. Ikastaroetan izena emateko kiroldegira joan behar da, eta taldeak bete hala amaituko da izena emateko aukera.

2017-2018 ikasturtean eskainitako eskaintza bera mantentzeaz gain, ikastaro aukera zabaldu egiten da aurten, bi ikastaro berri eskainiko baitira, goizeko ordutegian: 65 urtetik gorakoentzako soinketa eta bodygap ikastaroak.

Adinekoen soinketa ikastaroak harrera oso ona izan zuen aurreko ikasturtean, eta hainbat izan ziren ikastaroa egin ezinda geratu zirenak. Aurten bi talde sortzeko asmoa dago. Bodygap ikastaroa aurten goizean ere eskainiko da, erreleboan lan egiten duten partaideen beharrei erantzuteko eta partaide berriei aukera emateko.

Guzti honez gain, aurreko denboraldian martxan egon baziren ere, hasteko dagoen denboraldi honetan indartu nahi den beste aukera bat helduentzako eta gaztetxoentzako igeriketa eskaintza da. Larunbat goizetan eskainiko da (15ean behin). Arnasketa, koordinazioan eta teknika desberdinetan hobetzen ikasi ahalko da ikastaro honetan.