Albisteak

Lazkaoko Udaleko Berdintasun Batzordeak beste ekintza bat jarri du martxan. Udal liburutegian genero berdintasuna lantzen duten edo gaiari buruz hausnarketa egiten duten liburuen zerrenda osatu du, eta herritarren eskura jarri du.

Genero ikuspuntua kontuan hartuta liburuak edo ipuinak irakurri nahi dituztenek liburutegian kontsulta dezakete zerrenda. Guztira 15 liburuko zerrenda da, eta horietatik ia guztiak haurrei zuzendutakoak dira. Guztiak irakurri daitezke euskaraz. Aurrerantzean, gainera, liburu berriak erosterakoan, zerrenda handitu edo osatu nahi du Lazkaoko Udalak.

Egitasmo hau Berdintasun Batzordetik antolatutako ekintzen barruan dago. Honako liburuek osatzen dute zerrenda:

  • ENEKOREN SOINEKO ARROSA (Anne Fine, Zubia)
  • EZETZ ASMATU ZENBAT MAITE ZAITUDAN (Sam Mc, Bratney, Kónikos)
  • KEZKAMUXELAK (Antony Brown, Kalandraka)
  • ANEKDOTAK (Ruben Ruiz, Pamiela)
  • ARREBA HARAGIJALEA (Le Thanth, Tai-Marc, Ibaizabal)
  • JONAS ETA HOZKAILU BELDURTIA (Juan Kruz Igerabide (Aizkorri)
  • MARRAZTEKO GAIAK (Mauro Eiroa, A. Fotiori)
  • NEU NAIZ INDARTSUENA (Mario Ramos, Ttartalo)
  • MOSTRUOA ETA IGELA 4: ARIKETA FISIKOA (Rose Impey, Ibaizabal)
  • HURBIL (Natalia Colombo, Kalandraka-Pamiela)
  • MUNDUKO ADISKIDERIK ONENA (Carl Norac, Ttartalo)
  • MOMO (Michael Ende, Zubia)
  • MARKOS KANTINERA (Patxi Gallego, Elkar)
  • GORPUTZ OSOKO POEMAK (Elena Odriozola, Aizkorri)
  • ETA HANDIA EGITEN NAIZENEAN ZER? (Elisabet Abeyá, Elkar)