Motorraren edo autoaren gida baimenaren zati teorikoa euskaraz atera duten herritarrei zuzenduta, diru laguntza onartu du Lazkaoko Udalak 2018rako ere.

Geroz eta lazkaotar gehiago dira gida baimena euskaraz ateratzera animatzen direnak, eta Lazkaoko Udalak bide horretan jarraitu nahi du, hala egiten dutenak sarituta. Gida baimenaren azterketa teorikoa euskaraz egin eta laguntza jaso nahi duten herritarrek udaletxera joan behar dute. Gida baimena euskaraz atera dutela ziurtatu beharko dute laguntza jaso ahal izateko. Abenduaren 31ra arteko epea dago eskaerak egiteko.